Katapulta tour antzezlanak:'Zurrunbiloan' + 'Entre comillas'

Noiz
Non
Oxford aretoa

More information about this event…

Txinparta taldearen 'Zurrunbiloan' euskaraz + Type taldearen 'Entre comillas' gaztelaniaz. Emanaldia doan, Katapulta Tour zirkuitoaren baitan

Txinparta taldearen 'Zurrunbiloan'

Donostia Kultura-ren Poltsiko Antzerki Sorkuntza-ko bigarren saria eskuratu zuen lan honetan Nerea Gorriti eta Ander Azurmendi aritu dira aktore lanetan, Iñigo Dierezek idatzitako testuarekin eta Asier Oruesagastiren zuzendaritzapean.

Sinopsia: Gaizka mutil zoriontsua da. Edo hori dio berak… Askotan dena ez da uste duguna, eta poztasunaren maskara erortzen denean benetako emozioen zurrunbiloa deskubritzen dugu. Agian Arogya izeneko neska horrek lagundu ahal izango dio Gaizkari…

Type taldearen 'Entre comillas'

2018an jaio zen “Entre comillas”, Iñakik idatzia, testu alai bat, naturaltasunez gureganatua. Gure historia, komilla gabe, lurrera ekarritako amets hau, hazten ikusi nahi dugu eta irrifarrak konkistatzen jarraitu. 

“EntreComillas”:
Saiatu urteko eleberririk arrakastatsuena idazten. Barreak eta negarrak eragiten duten horietako bat. Irakurtzeari utzi ez diezaiokezun ez istorio ahaztezina. Ezi duzu denborarik galdu, zure editoreak biharko behar zuen.

Adela J. Marquez zara, idazleen artean famatuena, zuretzat oso lan erraza da; zure pertsonaiak zure aurka jartzen ez diren bitartean behintzat.