Komiki Erakusketa: HONA BOSTEKOA!
- Noiz
- Martxoak 27 - Apirilak 8, 18:00-20:00
- Non
- Oxford erakusketa aretoa
Udalbiltzako Geuretik Sortuak proiektuaren barruan sortutako komiki bilduma da Hona bostekoa!, bost komikilarik bost komiki labur sortu dituzte, bakoitza Euskal herriko gune batean kokatuta. Beraz, bildumaren barruan, bost komiki aurkituko ditu irakurleak. Harresia, Unai Gaztelumendik Leitzan eta Berastegin ondutako istorioa, bi herrian arteko mugari buruzkoa. Gure basoak, Eñaut Aiartzaguenak Amasa-Villabonan landu du eta bertako basoen istorio kontatzen du. Txillardegi Bergaran, Kote Camacho de Miguel Bergaran izan zen eta Txillardegiren euskalduntzeari buruzko komikia landu zuen; Handantza. Mattinek Usurbilen musikari buruz idatzitako istorioa da, eta azkenik, , Aritz Ibarrarebak, Saran, Urruñan, Beran eta Lesakan I. Mundu Gerrari buruz sortu duen istorioa kontatzen Aldaxka pozoituak komikian.
Geuretik Sortuak dinamikako berritasuna izan zen komikigintza, lehendabizikoan ez baitzuten garatu, bakarrik literatura, antzerkia eta zinema. Komikigile hautatu bakoitzak esleitu zitzaion herrian egin zuen egonaldia: “Bertako istorioak entzun, ikusi eta biltzeko, ondoren haren lana herriko historiarekin lotu ahal izateko eta sortzailearen eta herriaren arteko zubi bat eraiki ahal izateko”. Egonaldiaren ondoren, komikigile bakoitzak haren lana entregatu, eta bost hatzeko eskua osatu zuten Hona bostekoa! komiki-bilduma hain zuzen ere. “Hainbat herrietako istorioak eta historia batzen dira bertan, bost estilo eta kontaera oso desberdinetan, Euskal Herriko hainbat txokotako kontakizunak elkarlotuz lan bakar batean”.
Erakusketarekin lotuta, Geuretik Sortuak ekimenean garatutako Hona bostekoa! Komiki bilduma aurkeztuko da: Apirilaren 4an, ostegunez, 19:00etan Oxford aretoan.
Komikien sortzaileetako batek gidatuko dute aurkezpen solasaldia, Kote Camachok.