KOMIKI LIBURUAREN AUKEZPENA KOTE CAMACHOren eskutik: Hona bostekoa!

Noiz
Apirilak 4, osteguna, 19:00etan
Non
Alondegiko Oxford aretoa

Kote Camacho (Oiartzun, 1980)

Kote Camacho Oiartzunen jaio zen 1980an. Marrazkilaria, animatzailea eta zinegilea da. Arte Ederrak ikasi zituen EHUn.Napartheid-en egin zituen komikiak, eta komiki-tirak ere egin izan ditu Oarsoaldeko ON aldizkarian eta Independentean. Animazioa eta storyboard-ak marraztuz sartu zuen muturra zine-industrian, Fresnadillo eta Medementzat lan eginez, Londresen eta Madrilen. Asier Altuna zinegile bergararraren jatorrizko ideian oinarrituz sortu zuen La Gran Carrera film labur animatua (2010), Europako EFA akademiak izendatua, besteak beste 72 nazioarteko sari eskuratu zituena. Camachoren Elkartea filma (2013) Clermont-Ferrand Nazioarteko Film Jaialdiko sail ofizialean inoiz aukeratutako lehen euskarazko filma izan zen. Don Miguel filma (2014), berriz, esperimentu bisuala da, Bergarako Camacho drogeriako kondaira bat azaltzen duena. Hauazkena kolektiboko kide da, eta Beti Bezperako Koplak (2016) eta Areka (2017) talde animazioan aritu da. 21. Korrikarako Txillardegiren Klika (2019) film ertaina sortu zuen, Maru Solores zinegilearekin garatzen ari den filmarekin eta komiki honekin lotuta.

Lanaren sinopsia:

Txillardegi saiatzen da Telesforo ohartarazten sozial-inperialismoaren jokoaz. Bergaran deskubritutako Txillardegi eta Monzonen arteko gutun trukaketan oinarritutako komikia.