Kontzertua: 'Beethoven-Brahms-Glinka', XIX. Klarinete Maratoia

Noiz
Otsailak 21, igandea, 18:00. Gonbidapenak otsailaren 16tik, Turismo Bulegoan
Non
Komentua

Klarineterako Erromantizismo garaiko hiru konpositore nagusien lan bana, Sapere Aude Sinfoniettaren eskutik: Amaia Zipitria pianoan, Beatriz Linares biolontxeloarekin, José Masiá fagotarekin eta, Jasone Etxebeste, Carlos Casadó eta Marixi Sesma klarineteak.

Gonbidapenak (pertsonako 2 gehienez)Turismo Bulegoan banatuko dira otsailak 16 asteartetik

Turismo Bulegoa:  10:00-14:00 eta 16:00-18:00 (igande arratsaldeetan eta astelehenetan itxita)

Otsailaren 19-21 bitartean, azaroan izan zen XIX. Klarinete Maratoiaren 2. atala izango da, eta amaitzeko, igande arratsaldean, kontzertua komentuan.

Egitarauan,  erromantizismoaren baitan klarinetea landu zuten hiru konpositore nagusien lan bana; konpositoreak une sortzaile desberdinetan ari baziren ere, erromantizismoak esan nahi zuenaren funtsa dira hiru lanak.

  • Ludwig van Beethoven (1770-1827), Trio for Clarinet, Cello and Piano Op.11 Bb
  • Johannes Brahms (1833-1897), Trio for Clarinet, Cello and Piano Op. 114 Am
  • Mijail Ivanovich Glinka (1804-1857), Trío Patético Dm

Sortu zituztenean, Beethoven bere estiloa aurkitzera deitua sentitzen zen, Brahms erretiratuta zegoen eta Glinkak maitasunaren erresaka jasaten zuen (“Maitasunak dakarren mina ezagutu dut”). Beraz, espiritu erromantikoa nagusi: Beethovenen identitatearen bilaketa, Glinkaren maitasunaren utopia eta Brahmsen zisnearen kantua.

Sapere Aude Sinfoniettako lagunak izango dira musikariak; Amaia Zipitria pianoan, Beatriz Linares biolontxeloarekin, José Masiá fagotarekin eta, Jasone Etxebeste, Carlos Casadó eta Marixi Sesma klarineteak.

COVID-19aren ondorioz eta osasun-agintariek ezarritako segurtasun-neurriak mantenduz eta jarraituz, aforoa murriztua izango da eta gonbidapen bidez.