Kontzertua:Hezurbeltzak

Hezurbeltzak proiektuak ibilbide luzeko eta nortasun eta izen handiko hiru artista bildu ditu: Jon Maia abeslari eta bertsolaria, Gorka Hermosa akordeoilaria eta Pitti gitarrajolea. Hiruren artean musika gainditzen duen unibertso propioa sortzen dute zuzeneko emanaldietan. Kantu eta testuetan besteak beste emigrazioa, gizarteko pertsonaia baztertuak eta horien inguruko istorioak plazaratzen dira, poetika, kritika, umorea eta edertasuna uztartuz eta atrezzo eta giro bakan baten baitan aurkeztuak.

Sarrerak aurrez 10€ hemen. (Turismo bulegoan EZ dira salduko sarrerak)

Emanaldiaren aurretik Aita Mariko leihatilan 12€.