Kontzertua: 'Kantu bat gara'

Noiz
Urtarrilak 7, 20:00etan
Non
Zumaiena aretoa

Sarrerak: 8€ (gazte txartela 6€) abenduaren 3tik aurrera Turismo bulegoan / 10:00-14:00 eta 16:00-18:00 (Igande arratsaldeetan eta astelehenetan itxita) / Hilaren 15etik aurrera online ere salgai izango dira Entradium.com orrian.

 30 urte dira Jon Maia bertsolariak bere lehenengo kantak idatzi zituela, Negu Gorriak taldearen Gure jarrera diskorako. Ordutik Jonek Euskal Herriko hainbat eta hainbat talde eta abeslarientzat idatzi ditu kantuen hitzak: Negu gorriak bera, Gari, Mikel Urdangarin, Anari, Benito Lertxundi, Soziedad Alkoholika, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Gozategi, Ken zazpi eta abar luze bat. Horietako kantu asko eta asko jendearen gogoan geratu dira dagoeneko: Itsasoari begira, Gora Herria, Lehenbiziko bala, Nirekin, Non geratzen den denbora, Eskuetan, Itsasoa gara, Zaharra zara Bilbo eta abar....

 30 urteko letragile ibilbide oparoa ospatzeko, Jonek bere hainbat kantu ezagunen bertsioak jasoko dituen Kantu bat gara izeneko liburu-diskoa atera zuen azaroan eta zuzeneko emanaldiak hasi ditu, goi mailako musikariez inguratua: Pello Ramirez, Gorka Hermosa eta Nacho Soto. Lagunez inguratuta aurkeztuko ditu Jonek bere kantu ezagunenak,  kantuari eta letragintzari eginiko gorazarrea izango den emankizun-ospakizun berezian.