"Ur Goiena, Ur Barrena", Olatz Zugasti

Noiz
Non
Aita Mari

Zumaiako Musika Jaialdia

Sarrerak 5€ Zumaiako Turismo Bulegoan

Olatz Zugasti hernaniarrak Ur Goiena, Ur Barrena diskoa plazaratu zuen iaz eta horixe aurkezten ari da uda honetako kontzertuetan, aurreko lau lanetako kantu batzuekin batera. Inoiz baino disko pertsonalagoa osatu zuen, abesti gehienak berak idatzi, konposatu eta moldatuak baitziren. Hala, herriarekiko kezkak eragindako kantuak dira, baina baita doinu tradizionalen bat edo beste ere, bere ukituaz gaurkoratuak.

Aspaldiko urteetan Olatz Zugasti Benito Lertxundiren kontzertuetan aritu da bete-betean harpa, teklatuak eta ahotsa jarriaz, eta orain bakarkako kontzertuak eskainiz bide berri bat urratzeari ekin dio. Ohi bezala harpa lagun izango badu ere, instrumentu sorta aberatsak inguratuko du bere  ahotsa: teklatua, eskusoinua (Julen Alonso), programazioa, gitarra elektriko zein akustikoa (Ander Ederra), baxua (Joanes Ederra) eta bateria (David Gorospe).

2016.8.5 Olatz Zugasti