Kontzertua: Oskarbi

Aita Mari

Sarrerak 6€ Zumaiako Turismo Bulegoan

Oskarbi taldea 1966an sortu zen, beraz 51 urte daramatzate kantuan. Hamaika disko eta ehundaka kantaldi eman ditu urte hauetan. Ez Dok Amairuren partaide izan ziren lau urtez (1968-1971).

1968ko ekainaren 9an izan zen Oskarbi taldea lehen aldiz Zumaiako Aita Mari Zineman. Zumaiako Lehen Aste Kulturala ospatu zen, Zumaiako Gaztediak antolatuta. Bertan parte hartu zutenak: Oskarbi taldea, Ertizka zortzikotea, Argoitia nebarrebak eta Maite Idirin. Geroztik gutxienez beste bitan izan zen Oskarbi taldea Zumaian: 1969ko abuztuaren 22an eta 1973ko abenduaren 30ean.

 2018ko Oskarbi garai guztietako 12 musikariz osatua dator Zumaiara:

-Hasierako hiru taldekide: Iñaki (gitarra eta ahotsa), Joxelu (ahotsa) eta Maite (ahotsa).

-Tarteko lau taldekide: Bakartxo (ahotsa), Carlos (akordeoia eta ahotsa), Gontzal (flauta) eta Beronik (ahotsa).

-Azken urteetan ari diren hiru musikari gazte: Joana (teklatuak), Maitetxu (biolina) eta Sebi (perkusioa).

-Zumaiako kontzerturako bereziki gonbidatutako: Lara eta Itziar txalapartariak.

Otsailaren 23ko kantaldiak hiru zati nagusi izango:

A)  Hil berria den Joxanton Artzeren poesiarekin Oskarbik egindako kantuak (Zumaiarako bereziki prestatua)

B) Oskarbiren betiko kantuak.

C) Mendira naiz, azken diskoaren aurkezpena.