Kontzertuak-Dardararen urteurrena

Torreberri

Jai giroari hasiera emateko, arratseko 18.00etan barra irekiko da.

20:00etan hasita, kontzertua honako lau taldeek osatuko dute:
Zumaiatik  Blowing Soul taldea, gorputza mugiarazten duen rock n roll, soul, funkeroa eginez.  Lizarratik berriz, Bide Bakarra, rap-metala nafar erara. Gasteiztik Arenna taldea izango dugu, euren rock psikodelikoarekin zentzuak kitzikatzen dituen erritmoez  gozatzeko aukera izango dugu. Eta bukatzeko Rodeo, Zestoatik  datorren basamortuaren  oihartzuna!! stoner-rock  laukotea.