Laburbira 2019 - laburmetraiak euskaraz
Aita Mari
Informazio gehiago >>
Hamaseigarren edizioa 9 film laburrekin dator, guztiak 2016 eta 2018a bitartean egindakoak: maitasun istorioak, tentsio bizikoak, bi animaziozko lan, iraganeko kontakizunen bat, Behe Nafarroko istorio bat, majia, intriga eta umorea dira, besteak beste, aurtengoek dakartena.
Sortzaile gazteen lanak dira gehienak eta esperientzia luzeko zuzendarienak beste batzuk. Bederatzitik zazpi emakumeek zuzendutakoak. Denak uztartuta, ordubeteko proiekzioa osotu dugu; kalitatezkoa eta dibertigarria, euskarazko film laburren zaleei merezi duten gozatua emateko.
turismoa@zumaia.eus
Bulegoa





