Lehendakari gaia

Apirilak 1, 20:00etan
Aita Mari zinema

Sinopsia: Lehendakari hautatu berria inbestidura-ekitaldirako hitzaldia prestatzen ari da; azken orduan, ordea, arazo larri bat sortuko zaio. Izan ere, ekitaldia eta hitzaldia eman beharrak aurpegian gestu (tik) arraro, barregarri eta aguantaezina eragin diote hautetsiari. Kendu ezina. Ekitaldi nagusia izorratzeko arriskua dago.

Arazoa bideratzeko psikiatra bat ageriko da eta ondorioz, bien artean berriketaldi dibertigarri eta nahasgarri bat sortuko da.

Zer du bakoitzak ezkutatzeko? Zein dira bakoitzaren benetako motibazioak? Atzera begiratuta, bizitzan zerk ekarri ditu dauden lekura? Eta batez ere, bata zeinbestea, euren eginkizunetan bokazio dunak al dira?

Egilea: Ramon Madaula

Zuzendaritza: Begona Bilbao Lejarzegi

Antzezleak: Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga

Sarreren salmenta: martxoraren 25etik aurrera, Turismo bulegoan ohiko ordutegian, hau da, 10:00-14:00 eta 16:00-18:00ak bitartean eta igande arratsaldeetan eta astelehenetan itxita

Prezioa: 8€ / 6€ (gazte txartelarekin)