LUDMILA MATSYURA [Donostiako Musika Hamabostaldia]
- Noiz
- [*SARRERAK AGORTUTA] ABUZTUAK 3, ASTEARTEA, 20:30. Gonbidapenak uztailaren 27an (10:00-13:00 Oxforden)
- Non
- PARROKIA
*SARRERAK AGORTUTA
Nazioarteko organista kontzertista eta errusiar jatorriko irakaslea, goi mailako ikasketak M. I. Glinka kontserbatorioan amaitu zituen (Nijny Novgorod, Errusia), eta organista eta piano-jotzaile diploma bikainak lortu zituen G. I. Kozlova errusiar irakasle ospetsuarekin.
1986tik 2003ra, Irkutskeko (Errusia) Filarmonikako Organista Solista izan da, non organo bakarlari bezala jarduera handi bat garatu zuen, hirukote, bikote eta bakarlari eta abesbatzekin lan eginez. Lan hori kontserbatorioan eta Irkutskeko Musikaren Estatuko Akademian piano irakasle gisa lan egitearekin batera egin zuen.
Innsbruck, Zurich, Haarlem, Florentzia eta Salamancako nazioarteko akademietan organo ikasketak hobetu ditu, Leo Kremer, Piet Kee, Ewald Kooiman, Harald Vogel eta Lionnel Rogg, Luigi Ferdinando Tagliavini, Guy Bovet, Montserrat Torrent, Marie Claire Alain, Jean Guillou eta beste organista handiekin.
Kontzertu jarduera bizia du Liudmila Matsyurak Errusian eta Europan: Alemania, Suitza, Austria, Italia, Frantzia, Andorra, Norvegia, Eskozia, Irlanda, Polonia, Belgika, Israel eta Espainiako Nazioarteko Organo Jaialdi handietan kontzertuak eskaini ditu.
Organo jole bezala, irratiko eta telebistako saiotan parte hartu du, CD eta DVDetan grabazioak egin ditu, hainbat kolektibo eta bakarlarirekin kolaboratzen du eta lehiaketa nazional eta internazionaletako epaimahaikide izan da. Miguel de Cervantes (2013-2017) abesbatza lirikoaren zuzendari titularra izanik, kontzertu ugari eta interesgarriak egin zituen.
2015ean, Liudmila Matsyurak Fernando VI.a sari ospetsua jaso zuen San Fernando de Henaresko (Madril) herritar ospetsu gisa.
2018-2019 aldiko "El universo en sonidos de órgano" programa zikloaren egilea da. Gaur egun, nazioarteko organo-jotzaile nabarmena da, eta Alcalá de Henaresko (Madril) katedral-magistralaren titularra. Horrez gain, "Catedral de Alcalá" nazioarteko Organo Jaialdiaren eta Katedral Magistraleko Organo Zikloaren bultzatzaile eta zuzendari artistikoa da. 2019ko ekainean, Liudmila Matsyurak Errusiaren eta Espainiaren arteko lehen aldebiko harremanen 500. urteurreneko ekitaldiak inauguratu zituen Madrilgo Errege Jauregiko kaperan, organo kontzertu batekin.
EGITARAUA
Gran coro
Théodor Dubois (1837-1924)
Adagio
Tomaso Albinoni (1671 – 1751). Jaiotzaren 350. urteurrena
Fantasía y fuga en sol menor, BWV 542
Juan S. Bach (1685-1750)
Preludio op. 29
Gabriel Pierné (1863 – 1937)
Ofertorio
Jesús Guridi (1886-1961)
Reflexiones
Liudmila Matsyura (1962)
Profecías II
Alicia Diaz de la Fuente (1967)
* Asociación del Órgano Hispano erakundeak eskatutako lana. Estreinaldia.
Tocata de la Suita gregoriana
B. Juliá (1922-2013)