Ludotekan 'Familian jolasean'

Noiz
Non
Ludoteka

Igande honetan familientzako irekita egongo da ludoteka. Zumaiako familia guztientzat irekiko da, baina beharrezkoa izango da haurra heldu batek laguntzea, egun horretan hezitzaileak ez baitira haurren arduradun izango. Bestalde, kontuan hartu behar da ludoteka ez dagoela haur txikientzat egokitua, gomendatzen da 4-5 urtetik aurrerako haurrekin etortzea. Otsailak 17an, 17:00-19:30 izango da.