MODUS OPERANDI kontzertua

Otsailak 26, 19:30ean
Beheko plaza

Modus Operandi Betagarri, Vendetta edo Lauroba musika taldeetako musikariekin osatutako banda da; 2017an sortua, jatorri askotako musikariak biltzen ditu (Gasteiz, Iruñea, Irun, Zarautz, Berriozar eta Etxarri Aranatz).

Kontzertuen eta diskoen bidez ska eta rock doinuen musika-proposamen sendo bat helarazi nahi digute eta bi diska kaleratu dituzte: “Modus Operandi” (2018) eta “Dantza gaitezen hil arte” (2020). Azken bigarren honetan aipatu ska eta rock doinuez gain funk, salsa, rap, pop edo zapore latinoak soma daitezke.

Sei kidez osatutako taldea izan da hasieratik eta horietatik hiru mantentzen dira 2017ko hasierako taldetik; izan ere, Iñaki Ortiz de Villaba, Ruben Anton eta Andoni Matxainekin batera honako hiru kide hauek osatzen dute gaur egun taldea: Josu Erbiti (bateria), Joseba San Sebastián (baxua) eta Diego Martinez (saxoa).

Modus Operandiren bigarren diskoa, 'Dantza gaitezen hil arte', Josu Erbitik grabatu, nahastu, ekoitzi eta masterizatu zuen Drum Groove Studio-n (Berriobeiti) 2020ko abuztuan eta irailean. Diskoak hainbat kolaborazio ditu; hala nola La furia (ahotsa -  Amor dulce y salado), Moro (ahotsa -Zure ondoan-) eta Jelo Pastor (Espainiako gitarra). Iñaki Ortiz de Villallbak egin ditu abestiak eta letrak. Konponketak Modus Operandi-renak dira.

 

Zuzenean ikusteko aukera izango da otsailaren 26an Beheko plazan eta euria eginez gero Zumaienan.