"Mundu berria", Tenpora

Noiz
Non
Oxford aretoa

Zumaiako Musika Jaialdia

2012an taldea osatu eta 2013ko abuztuan sei kantuko maketa grabatu eta zuzeneko aurkezpen batzuk egin ondoren, 2014ko azaroan grabatu zuten Tenpora taldekoek Mundu berria lehen lan luzea, orain zuzenean aurkeztuko digutena.

Pop-jazz ukituko hamabi kantu eder aurkezten dizkigute esperientzia zabaleko bost musikariek: Hasier Oleaga (bateria), Elene Arandia (ahotsa), Juantxo Zeberio Etxetxipia (teklatuak), Itsaso Etxebeste (baxua) eta Beñat Barandiaran (gitarra).

Tenpora Karlos Linazasoro eta Harkaitz Canoren testuetatik abiatzen da mundu bere-berea eraikitzeko. Giro iradokitzaileak, melodia gozoetatik paraje bortitzetara garamatzaten ibilbideak, moldaketa zainduak, kontraste zirraragarriak... Beasaingo Pottoko estudioan Fredi Pelaez teknikariarekin grabaturiko hamabi kantuotan soinu pertsonal, elegante eta ñabardurez betea aurkituko du entzuleak.

 

2016.8.10 Tenpora