Munduari itzulia 80 egunetan

Urtarrilak 15, 12:30 eta 16:30
Aita mari zinea

Glu Gluk familia osoarentzako antzezlan berri bat aurkezten du, elkarbizitzaren alde egiten duen abenturazko istorio bat. Abiapuntua Munduari itzulia 80 egunetan liburu ospetsua izango da, Julio Verneren eleberrian oinarritutako bertsio librea. Glu Gluren lanetan ohikoa den bezala, antzezlanaren tonu nagusia komikoa eta musikala izango da.

Liburu ospetsuak Phileas Fogg eta Passepartouten gorabeherak kontatzen ditu, munduari bira laurogei egunetan ematea lortzea dute helburu. Proposatutako egokitzapen honetan, gure herritik irten gabe mundu osoko pertsonekin bizi garela erakutsi nahi dugu, bai eskolan, bai gure kale, auzo eta parkeetan ere.

Zuzendaria: Ugaitz Alegria
Testua: Galder Perez

Sarrerak 4€

www.sarrerak.zumaia.eus orrian / Turismo bulegoan / leihatilan

Turismo bulegoa:

abenduak 21-urtarrilak 5: 10:00-14:00

urtarrilaren 7tik aurrera: 10:00-14:00 + 16:00-18:00

(Igande arratsaldeetan eta astelehenetan itxita)