Musika Jaialdia-'Aida' opera Sydneytik

Noiz
Non
Aita Mari

Zineko pantailan opera: Verdiren 'Aida', Sydneyko badian kokatutako oholtza batetik. Sarrerak 5€ Aita Mari zinemako leihatilan.

Musika: Giuseppe Verdi
Libretoa: Antonio Ghislanzoni
4 ekitaldiko opera, 157'

Aida: Latonia Moore

Radamès: Walter Fraccaro

Amneris: Milijana Nikolic

Amonasro: Michael Honeyman

Musika zuzendaria: Brian Castles-Onion

Opera Australia Abesbatza

Australian Opera & Ballet Orkesta

 

Aida operan aurrez aurre ipintzen ditu Verdik barren-barreneko trantzeak, eta unibertsoaren handitasuna, erreinuen gorabeherak eta bihotzeko minak.

Sydneyko portuko “Handa Opera” konpainiak hiri horretako bertute guztiak batzen ditu: lehen mailako opera, xanpaina, ilunabarrak eta portuko giro epela… Aida bezalako ekoizpen handi bat aurrera eramateak, ordea, lan handia suposatzen du, obra hori baita, eszenatoki baten gainean inoiz egin den opera muntaiarik handiena. Guztira 700 lagun baino gehiagok hartzen dute parte eta dekoratu eta eszenografiaren atzean, gudu eszena zein antzinako tenpluen atzean, emozioz beteriko antzezlana da nagusi.

Su artifizialak zeruan itzali eta Amnerisek obrari amaiera ematen dion otoitz-kantua abestu ondoren, ikusleak antzezlanaren benetako balioa hauteman ahal izango du: Aida epopeia historikoa da, eta aldi berean tragedia oso gizatiarra, zatiezina den obra bat, alegia.