Musika Jaialdia:'Une', Dantzaz

Noiz
Non
Amaiako plazan hasita, ibiltaria

Musika Jaialdia ixteko, dantza ikuskizun ibiltaria. 20 minutuko 3 saio eskainiko ditu Dantzaz konpainiak: lehena Amaiako plazan, bigarrena Saregileen plazan eta azkena, Eusebio Gurrutxagan. Kaleko espazioetan sortu daitezkeen erlazioak, arkitektura eta egunerokotasuneko erritmoak dira Janis Claxton koreografo entzutetsuaren sorkuntzaren ardatz.

KOREOGRAFIA:  Janis Claxton

JANTZIAK: Janis Claxton eta Marina Bestard

MUSIKA: Mulatu Astatke, Jabier Muguruza, Mikel Azpiroz eta Anthony and the Johnsons

ZUZENDARI NAGUSIA:  Adriana Pous

Janis Claxton australiarra nazioarte mailan oso ezagunak diren Pop Up Duets eta Enclosure humans piezen sortzailea da. Oraingo honetan Dantzaz-entzat lan egin du lehen aldiz, Edinburgoko DanceBase-k (Europako dantza etxerik famatuenetarikoa) eta Dantzaz-ek sinatutako lankidetza hitzarmenari esker.

UNE da bere proiektuaren izenburua eta Donostia Kulturarekin elkarlanean, Egia auzoan eginiko proiektu batean du sorburua. Kaleko espazioetan sortu daitezkeen erlazioak, arkitektura eta egunerokotasuneko erritmoak izan ziren sorkuntzaren ardatz.

Ustekabean ikuslea piezaren parte bihurtzen duten pasarte motzak dira, kalean dagoen jendea ezusteko ikusle edota eszenografiaren parte bilakatzen dutenak alegia.

Dantzategia 2017. Egia (Donostia), Dantzaz & Janis Claxton from Dantzaz on Vimeo.