Musika Jaialdia: Khami,'Bazzque World Sounds'

Iraide Ansorena, Garikoitz Mendizabal, Iñaki Salvador, Carlos Sagi... Khami kolektiboan biltzen diren artistak askotarikoak dira jatorri eta adinari begira, eta ibilbide luze eta aberatsak dituzte guztiek. Zumaiara euskal txistuarentzat mugarri izandako lehen lanarekin datoz: 'Bazzque World Sounds'. Aita Marin izango da, doan.

Iraide Ansorena (perkusioa)

Carlos Sagi (bateria eta zuzendaritza musikala)

Garikoitz Mendizabal (txistuak eta alboka)

Ander Garcia (baxua / kontrabaxua)

Gari Otamendi (dantza)

Iñaki Salvador (pianoa)

Iraide Ansorenak eta Carlos Sagik sortutako Khami taldea, garrantzi eta maila handiko euskal artisten topagune gisa sortu zen. Euskal kultura herrikoiaren aztarna berezko eta sustraituenen bilaketa lana egiten du Khamik, munduko beste zenbait folklorerekin dituen parekotasunak aurkituz.  Udaberrian bigarren lana argitaratu dute, Mugak,  Kalakan hirukotearekin elkarlanean, baina Zumaiara euskal txistuarentzat mugarri izandako lehen lanarekin datoz: Bazzque World Sounds (2015) diskoak txistua aurretik egon gabeko erregistro musikal berri batean kokatu zuen, instrumentuaren aukera musikalak erabat berrituz.