Musika Jaialdia-La Remembrança

La Remembrança

La Remembrança 2016an sortu zen eta talentu handiko solista eta musikariz osatua dago, guztiak talde malgu eta autonomo baten partaide izateko ideiak hauspotuta. Paco Varoch flauta-jotzailearen zuzendaritza artistikoaren pean, errepertorio zabala eskaintzen dute, lehen barrokoetatik hasi eta gaur egungo konpositoreen doinuetaraino. Azpimarragarria da taldearen doinu sotila eta zeharo homogeneoa, freskotasuna eta estilo bikaina; karisma eta naturaltasunez entzuleei zirrara sortzeko gaitasun handia dute

Donostiako Musika Hamabostaldian lehen aldiz jotzeko talde aparta bildu dute: Silvia Márquez, nazioarteko klabezin solista, Ane Matxain eta Maddi Arana biolinistak, Alejando Garrido biola-jotzailea, Juan Pérez de Albéniz biolontxelista eta Juan Márquez kontrabaxu-jotzailea.

Frantses nahiz italiar barrokoko pieza ezagunenetako batzuk osatuko dute lehen zatia. Jarraian, Mozarten Jupiter Sinfoniak dakarren bozkario-eztanda, ganbera-formazio honentzat egindako moldaketan.

Lehen zatia

Thomas Greeting : The nightingale  (c.1675)

Louis Claude Daquin : Le Coucou

A. Vivaldi: Kontzertua re maiorrean, RV 95 “La Pastorella

Rameau :  Le Rappel des Oiseaux & La Poule

A. Vivaldi : Flautarako kontzertua, RV428 “ Il Gardellino”

Bigarren zatia

W. A. Mozart : 41. sinfonia do maiorrean, K.551 “Jupiter “

Allegro vivace, Andante cantábile, Menuetto, Molto allegro