Musika Jaialdia-Musika eta zinea

Oxford aretoa

Safetly Last! (Harold Lloyd,1923)

Filmak gizon gazte baten istorioa kontatzen du. Bere herria eta andregaia atzean utziko ditu, eta hirira joango da lan hobe baten bila. Baina bertan gauzak ez zaizkio espero bezala aterako. Porrota ezkutatzeko, itxurak egingo ditu maitearen aurrean, eta gezur geroz eta handiagoari eutsi beharko dio, harik eta neska bere lantokian ezustean agertu arte. Filmak 20. hamarkadako eszena komiko ezagunenetakoak biltzen ditu, hala nola, Harold Lloyd trantze larrian dagoen irudi gogoangarria, dorre bateko erlojuaren orratzetatik zintzilik, erortzeko zorian.

Javier Perez de Azpeitia
Musikeneko Irakaslea 2002az geroztik. Saritua hainbat Piano eta Kamarako Lehiaketetan. EOSeko kolaboratzailea
1984az geroztik. Film mutuei dagokienean, Nazioarteko Jaialdi eta Filmoteka garrantzitsuenetan parte hartu du,
besteak beste, Boloniako Cinema Ritrovato, Berlinale, Toronto Film Jaialdia, Donostiako Zinemaldia edota Filmoteca
Española.