Musika Jaialdia - Nevermind Trio+Juan Pablo Balcazar
Nevermind Trio + Juan Pablo Balcazar
Nevermind Trio 2009ko udan sortu zen Nevermind People izenarekin, eta orduan Nirvana taldearen bertsioak egin zituzten, Ainara Ortegak abestuta; bizitza lez taldearen izaera eta kideak aldatuz joan dira denboran zehar, eta gaur egun Hasier Oleaga bateria-jotzailea eta Jorge Abadias gitarra-jotzailea geratzen dira hasierako proiektu hartatik. Hala, taldearen soinua ere garatzen joan da: hirukotea ahotsarekin, hirukotea (bateria, gitarra eta Aritz Luzuriagaren baxua) eta azkenengo garaian hirukotea, baina Julen Izarraren saxoa, gitarra eta bateria erabiliz, honek ezinbestean soinu ez ohikoa dakarrela.
Bigarren (Be) eta hirugarren (Tree) diskoetan beraiek sortutako kantak jorratu zituzten nagusiki, bertan inspirazio iturri oso ezberdinak erabili izan dituztelarik, musika klasikotik rockeraino; oraingo honetan ere ildo beretik jarraitu dute, batez ere bakoitzaren musikari esperientziatik zerbait berria sortzeko ahaleginetan, eta aldi berean jazzaren ezaugarri diren inprobisazioetan beraien arteko komunikazio eta jotzeko erak landuz. Batzuetan garbi geratzen da zein den solista eta nori jarraitu behar zaion, beste batzuetan ordea, muga hori lausoagoa da eta momentuak esango du nondik jo.
Juan Pablo Balcazar ez da musikari arrotza Nevermind taldekoentzat; musikari kolonbiarra askotan aritu izan da musikari hauekin jotzen eta harremanetan, eta ez dio muzin egin gonbidapen honi. Bere baxua ez da soilik laguntzaile rolean arituko, musikan murgilduko da guztiz hirukoteari entzunez eta eraginez.
turismoa@zumaia.eus
Bulegoa





