Musika Jaialdia-'La Traviata' Sydneyko badiatik

Aita Mari

“La Traviata”, publikoak oro har gehien maite eta ezagutzen dutenen artean dagoen opera erromantiko honen bertsio
berri eta originala. Aire librean, izarren azpian ispiluz estalita eta Sidneyko badian ur gainean jarritako eszenatoki
batetan.
Opera Australiak egin duen Giuseppe Verdiren La Traviataren ekoizpen original hau, Francesca Zambellok zuzendu
du eta Tess Schofieldek diseinatu dituen distira eta kolorez betetako jantziek ere eszenatokiarekin bat egiten dute eta
badiaren fondo ilunean nabarmentzen dira.

Violetta    Emma Mattheus

Giorgio Germont    Jonathan Summers

Alfredo Germont    Gianluca Terranova

Flora Bervoix    Margaret Plummer

Gastone    Martin Buckingham

Baron Douphol    James Clayton

Marquis d'Obigny    Christopher Hillier

Musika Zuzendaria    Brian Castles-Onion

Opera Australia Chorus

Australian Opera & Ballet Orchestra

Ikusteke utzi ezin litekeen ekitaldia: garai guztietako operen artean ezagun eta maitatuenetako bat, ur gainean,
izarren azpian eta Sidney hiria fondo bezala duela, “Brindisi” aria ezagunean era ikusgarrian su artifizialak ere
txertatuta.