Musika Jaialdia-San Pedro Abesbatza
San Pedro Abesbatza
Zumaiako parrokia-korutik eratorria, 1984an sortu zen San Pedro Abesbatza. Geroztik, musika-estilo asko landu ditu Euskal Herrian eta gure mugetatik kanpo eman dituen kontzertu ugaritan. Herriko ondare musikala berreskuratu eta zabaltzeko asmoa du, baita gaur egungo euskal musikagileen lanak ezagutaraztekoa ere. Honen adierazle Zumaiako Udal Musika Bandarekin batera 2013an grabaturiko Suite diskoa.
2009an, abesbatza federatuen mailako lehen saria irabazi zuen, Errenterian jokatu zen Gabon Abestien LXIII. Lehiaketa Probintzialean. 2012an, Tolosako Topaketa Jaialdian parte hartu zuen. 2016an Sapere Aude Sinfoniettarekin bat egin zuen kontzertuak eskaintzeko Algortan eta Zumaian, Fernando Velázquezek zuzenduta. Gaur egun Amaia Aldalurren zuzendaritzapean lan egiten du koruak.
Egitaraua
Gula meitina Herrikoia (Letonia)
Ubi caritas Iker Gonzalez
Il bianco a dolce cigno Jaques Arcadelt
Hitzak: Giovanni Guidoccioni
Cantique de Jean Racine Gabriel Fauré
Hitzak: Jean Racine
Ubi Caritas Ola Gjeilo
Kantauri Josu Elberdin
Hitzak: Josune López
The Seal Lullaby Eric Whitacre
Hitzak: Rudyard Kipling
Txoria txori Mikel Laboa (Mold: Moisés Bautista)
Hitzak: Joxean Artze
A tu lado Javier Busto
Hitzak: Matías Antón Mena
La tarde Sindo Garay (Mold. Electo Silva)
Hitzak: Amado Nervo
Yambambó* Eva Ugalde
Hitzak: Nicolás Guillén
Obra hau Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak duen Sorkuntza Koralerako laguntza programaren barne idatzia izan da (Estreinaldia)
turismoa@zumaia.eus
Bulegoa





