Musika Jaialdia: San Pedro Abesbatza
San Pedro Abesbatza
Zumaiako parrokia-korutik eratorria, 1984an sortu zen, eta musika-estilo asko landu ditu Euskal Herrian eta gure mugetatik kanpo eman dituen kontzertu ugarietan. Herriko ondare musikala berreskuratu eta zabaltzeko asmoa du, baita gaur egungo euskal musikagileen lanak ezagutaraztekoa ere. Honen adierazle Zumaiako Musika Bandarekin batera 2013an grabaturiko Suite diskoa.
2009an abesbatza federatuen mailako lehen saria irabazi zuen Errenterian, Gabon Abestien LXIII. Lehiaketa Probintzialean. 2012an, Tolosako Topaketa Jaialdi entzutetsuan parte hartu zuen. 2016an Sapere Aude Sinfoniettarekin abestu zuen Algortan eta Zumaian, Fernando Velázquezen zuzendaritzapean. Gaur egun Amaia Aldalur da koruaren zuzendaria.
Egitaraua
- O bone Jesu J. Antxieta (1496-1523)
- Ave Maria J. Dominguez (1965)
- Ama Eder J.M. Beobide (1882-1967)
- Cantate Domino V. Miškinis (1954)
- Se me quebraron los remos A. Embil (1897-1980)
- Ez nau izitzen elhurrak Harm: J. Busto (1949)
- Dirait-on (Les Chansons des Roses) M. Lauridsen (1943)
- Loriak udan Harm: D. Azurza (1968)
- Xoxo beltz bat banuen Harm: K. Gimenez
- Sure on this Shining Night M. Lauridsen (1943)
- Alfonsina y el mar A. Ramirez (1921-2010)
- Indianas C. Guastavino (1912-2000)
◦ Quién fuera como el jazmín…
◦ Gala del día
Pianoa: Mari Carmen Azpeitia Iparragirre
Zuzendaria: Amaia Aldalur Goikoetxea
turismoa@zumaia.eus
Bulegoa





