Musika Jaialdia-Zinea+Musika:'City Girl'

Oxford aretoa

F.W. Murnauk  Hollywooden errodatutako azken filma da eta ez da harritzekoa, kalapita ugari izan baitzituzten zuzendariak eta Fox estudioak. Soinua zuten pelikula berrien arrakasta ikusita, estudioak azken orduan dialogo kaskarrak eta eszena barregarriak erantsi zizkion pelikula mutu izan behar zuenari, eta halaxe ezagutu zuten garai hartako ikusleek.

Zumaian ikusiko duguna ordea, Murnau handiak hasieratik buruan zuen bertsioa da, zinema mutuaren gailurretako bat. Film mutua izango da bai, baina zuzenean musikatua, eta horretaz arduratuko da Iñar Sastre, hainbat herrialdetan jo duen pianista-inprobisatzailea. Zumaian iazko Musikaldian izan genuen Sastre, MugMus laborategiaren emanaldian, eta oraingoan oso bestelako emanaldia eskainiko digu. www.isastre.com