Narciso antzerkia

Urtarrilak 7, 17:00etan
Aita mari zinea

Peru 11 urteko gaztea da. Lagunak dituela uste du bere urtebetetze festa iritsi eta bere betiko laguna eta bizilaguna, Maialen, bakarrik azaldu dela ikusi arte. Egun horretan Peruk 12 urte beteko ditu eta bere gurasoek smartphone bat oparitzen diote. Egun horretatik aurrera bere bizitza aldatu egingo da. 

Mundu berri bat ezagutzen du, mundu birtuala. Badaki mundu horretan beste pertsona bat izan daitekeela eta izena aldatu. Historiako klaseetan irakasleak greziar mitoei buruz esandakoa gogoratu eta Narziso izatea erabaki du. Izen horrekin bizitza berri bat asmatzen du eta selfoak ezagutzen ditu. Hauek erakutsiko diote nola jokatu behar duen bizitza berri horretan arrakasta izateko: nola lortu jarraitzaileak eta baita likek ere. Oso ezaguna egiten da.

Peruk  pantailaren aurrean ematen du egun osoa, bizitza birtualean gertatzen denak axola dio soilik eta bere benetako lagunak jada ez du garrantzirik; izan ere, orain lagun asko ditu. Amak ezin du gehiago jasan egoera eta astebete zigortuko du mugikorrik gabe.

Aste baten buruan lagun berriak dagoeneko ez dira beretaz gogoratzen eta ezagun izateari utziko dio. Ez du jarraitzailerik lortzen eta mugikorra eskuratzeko beharra sortzen zaio.

Galdutako ospea berreskuratzeko ordura arte inork egin ez duen zerbait egiten du, bizitza birtualaren eta errealaren artean hautaraziko duen zerbait. 

Egilea: Kepa Errasti
Zuzendaria :Anartz Zuazua
Aktoreak : Aia Kruse, Gaizka Chamizo, Asier Oruesagasti, Amaia Irazabal

+ 7 urte

Sarrerak 4€   

www.sarrerakzumaia.eus orrian / Turismo bulegoan / leihatilan

Turismo bulegoa (Igande arratsaldeetan eta astelehenetan itxita) ordutegia:

10:00-14:00 + 16:00-18:00 (abenduak 18ra arte)

10:00-14:00 (abenduak 20- urtarrilak 5)