Narrondoko San Kristobal jaiak

Noiz
Non
Narrondo

Uztailak 6-10 bitartean, Narrondoko San Kristobal jaiak

Uztailak 6, ostirala

20:00etan, suziriak.

22:00etan mus eta eskoba txapelketa. Izen-emateak 21:30etik aurrera: mus txapelketarako 25 euro bikoteko, eta eskoba txapelketarako 8 euro laguneko. Sariak: 1.ak txapela eta 240 euro, bigarrengoak 180 euro, hirugarrengoak 150 euro, laugarrengoak 120 euro, eta auzoko lehenengoarentzat garaikurra. Eskoba txapelketan ere sariak izango dira. 

Uztailak 7, larunbata

17:00etan, ume jolasak. Ondoren, txokolatea.

18:45ean, Gorriti eta Lopene bere animaliekin. Amaieran, entzierroa.

21:00etan, sardina jana doan.

Jarraian, Iratzar erromeria taldea.

Uztailak 8, igandea

11:30ean, desafioa Oikiako Peio astoaren eta Itziarko Jun o lehertu giza proba taldearen artean. Lehen aldiz plazaratuko dute 345 kiloko Billabier harria.

13:00etan, herri kirol jaialdia. Alde batetik, Aratz Mugerza eta Irati Astondoa, eta bestetik Luis Txapartegi eta Karmele Gisasola. Aizkoran, harri jasotzen, txingatan eta trontzan jardungo dira.

14:30ean, 50. Urteurrena ospatzeko bertso-bazkari herrikoia Sebastian Lizaso eta Jon Maia bertsolariekin. Jagoba eta Maddalen trikitilariek alaituko dute jaialdia. Menua: zizka-mizkak, bakailaoa tomate eta piperrekin, saiheskia letxugarekin, postrea, kafea eta kopa. Prezioa: 28 euro. Umeentzako menua: 10 euro. Izen-ematea 648 828 298 edo 628 245 780 telefono zenbakietara deituta. 

Uztailak 10, asteartea. Kristobal Deunaren eguna

10:30ean, Zestoako Idiakaitz txistulari taldea.

11:00etan, herri meza. Ondoren, hamaiketakoa karpa azpian.

19:00etan, dema Altunaren idia, Artabillaren behia eta Etxeberriren zaldiaren artean, Araitz eta Garazi trikitilariak alaituta. Ondoren, karpa azpian, sagardo dastatzea pintxoekin, eta trikitilariek alaituta.