"Nekaldia San Mateoren arabera", Bach

Apirilak 4, 19:30ean
Kursaal Auditorioa, Donostia

Musika barrokoaren historiako obra nagusi honek Kristoren oinazea eta heriotza aurkezten ditu. Bachek beste inork egin ezin zezakeen moduan uztartzen dira testua eta musika, ebanjelioko testuarekiko fideltasuna, sorkuntza poetiko gorena, pietatea...

 

Parte hartzaileak:
Il Giardellino Baroque Orchestra
Vocalconsort Berlin
Easo Eskolania
Marcus Creed, zuzendaria

Sarrerak
: 55 / 44 / 35 / 28 / 11 €

Prozedura
:

- Interesdunek Kursaal Elkarguneko web orria bitarteko dela erosi beharko dute kontzerturako sarrera: www.kursaal.eus

-  Behin sarrera erosita, interesdunek, nahitaez, euren autobuseko tokia erreserbatu beharko dute:
Zumaia: kulturetxea@zumaia.eus / 943 861056

- Autobusaren ordutegia, Zumaiatik abiatuta,Urola Kostako lagunak jasotzeko, honako lekuetan egingo du geldialdia:
Zumaia: 18:10, zineko autobus geltokia
Getaria: 18:20, autobus geltokia
Zarautz: 18:30, Batzoki aurreko autobus geltokia
Orio: 18:40, autobus geltokia

- Ordu Gaztea/Langabetuak: langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek, sarrerak 3 euroko prezioan erosi ahal izango dituzte. Horretarako sarrera (autobuseko tokia bezalaxe) erreserbatzea ezinbestekoa izango da (Zumaia: 943 861056 edota kulturetxea@zumaia.eus).

Behin beharrezko erreserbak eginda, kontzertu/ikuskizuneko egunean bertan, interesduna Kursaaleko leihatilara gerturatu beharko da eta bere adina (Ordu Gaztea) edo lan egoera (Langabetuak) egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu (sarrera hauen kokapena egun horretan leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da).
 
- Izena emateko epea (autobusa/ Ordu Gaztea) martxoaren 30ean amaituko da.

- Oharra: Gutxienez 15 pertsonako talde bat ez bada osatzen, eskaintza bertan behera utziko dugu (Erositako sarreren dirua bueltatuko da hori gertatuz gero)