NeRI(H)ari - ICEBERG // Lasala ALIVE

Abuztuak 5, 20:00etan
Odieta

LASALA konpainia

Judith Argomanizek zuzentzen du eta lengoaia fisikoa eta gaur egungo estetika sortzeko etengabeko ikerketan jartzen du arreta; taldearen kezkak aintzat hartu eta islatu nahian.
2012an sortu zenetik, nazioko eta nazioarteko hainbat jaialditara gonbidatu dute eta bere pieza asko nazio mailan zein nazioartean sarituak izan dira; azkena Valladolideko kaleko antzerki eta arteen nazioarteko jaialdian jaso berria.

ALIVE ikuskizunak mugak gainditzeaz hitz egiten du, ezarritakoa hausteaz, emakume bat heredatu eta ikasitakoaren pisuarekin aukeratzeko askatasunaz, bakoitzak aukeratzen duen bizitza bizitzeaz, nahi duena, dena delakoa izanda ere.


NeRI(H)ari - ICEBERG

MYRIAM PEREZ CAZABON koreografoaren eta NAGORE LEGARRETA argazkilariaren arteko elkarlanerako gogotik eta elkarrizketatik abiatzen da ICEBERG. Paisaiak gorpuztuz eta gorputzezko paisaiak eraikiz, bizipenez beteriko parajeen eta lurraldeen irudietatik koreografiak sortzeko helburuarekin.

Alicia Kopf-en “Hermano de Hielo” eleberriko Ipar Poloko konkisten espedizioak inspirazio iturri, ICEBERG, ikustezina den horren bila abiatzen den bidaia epikoa da. Paisaia emozional desberdinak zeharkatzen dituen bidaia da.

Eta, batez ere, izotzari dagokio. Ezaugarri zehatz batzuetako paraje geografikoari: dizdiratsua, infinitua, ezegonkorra, murgildua… Sorkuntza artistiko ororen metafora koreografikoa da, etengabeko bilaketaren isla, iraunkortasunaren ahots isila. Hau da, noberarenganako norberaren konkista.