OLARRO EGUNA 2022

Irailak 17
Zumaia

EGITARAUA:

  • Goiz partean ARGAZKI RALLYA. Izen ematea 09:00etatik 10:00etara, Alondegiko Oxford aretoan.
  • 10:30etik 14:30era Erribera kalean, Elikagaien azokA.
  • 10:00etan kuadrillen arteko batel estropada, OLARRO EGUNEKO XIV. BANDERA, Telmo Deun arraun elkarteak antolatuta. Bandera estropada eremuan emango da.
  • 10:30ean hasita HAUR ETA GAZTETXOENTZAT JOLASAK, Itxas-Gain elkarteak antolatuta. Arbustaingo arranpla parean, piraguak eta uretako jolasak; eta Gernika parkean, zinta harrapatzea bizikletan, eltzetxoak puskatzea, etab.
  • 11:00etatik 13:00etara, Eusebio Gurrutxaga plazan, olagarroarekin egindako SUKALDARITZA ERAKUSTALDIA.
  • Goiz partean, Olagarro zopa
  • 10:00etan, “Flyscheko olagarroa” BISITA GIDATUA euskaraz %50eko deskontua kode hau erabiliz: olarroeguna. Erreserbak: geoparkea.eus.
  • 11:00etatik 13:00etara, Algorri interpretazio zentroan 6-10 urte bitarteko haurrentzat doako TAILERRAK. Aurrez izena eman behar da: info@algorri.eus edo 943143100.
  • 11:00etatik 14:00etara ATEA ZABALIK Kofradian, arrainen salmenta aretoa.
  • 11:15ean hamaiketakoa olagarro harrapatzaile izandakoentzat.
  • 11:30ean herriko txistularien KALEJIRA Astindu taldearekin.
  • 12:15ean Beheko Plaza eta Zarauzko Udaberri ABESBATZEN SAIOAK herrian zehar.
  • 13:00etan KALEJIRA Zutrik trikitilarien eskutik.
  • 14:30ean HERRI BAZKARIA, Eusebio Gurrutxaga plazan.
  • 17:00etatik 19:00etara ATEA ZABALIK Kofradian, arrainen salmenta aretoa.
  • 17:30ean PLAZA DANTZAK Eusebio Gurrutxaga plazan.
  • 18:30ean EUSKARALDIAREN abestiaren KOREOGRAFIA HERRIKOIA Astindu taldearekin, Eusebio Gurrutxaga plazan hasi eta Amaia plazara bitartean.
  • Arratsaldez, OLAGARRO BROTXETAK txosnetan.
  • 19:30ean THE McKENSY´S CLAN BAND txaranga herriko kaleetan.
  • 22:00etan DJ LOTI eta JULEN LUJAN Eusebio Gurrutxaga plazako karpan.