Olarro Eguna

Hemen olagarro usaineko egitaraua
Noiz 2019/09/21
09:00
Non Zumaia
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

OLARRO EGUNA, irailak 21

  • Goiz partean XV. ARGAZKI RALLYA. Izen-ematea 09:00etatik 10:00etara, Alondegiko Oxford aretoan.
  • 10:30etik 14:30era Erribera kalean, Elikagaien azoka.
  • 10:30ean hasita HAUR ETA GAZTETXOENTZAT JOLASAK, Itxas-Gain elkarteak antolatuta. Arranpla parean, piraguak eta uretako jolasak; eta Gernika parkean, zinta harrapatzea bizikletan, eltzetxoak puskatzea, etab.
  • 11:00etan kuadrillen arteko batel estropada, OLARRO EGUNEKO XIII. BANDERA, Telmo Deun arraun elkarteak antolatuta.
  •  11:00etatik 13:00etara, Eusebio Gurrutxaga plazan, olagarroarekin egindako SUKALDARITZA ERAKUSTALDIA.
  •  Goiz partean, Olagarro zopa eta BROTXETAK txosnetan.
  •  11:00etatik 13:00etara, Algorri interpretazio zentroan 6-12 urte bitarteko haurrentzat doako TAILERRAK.
  •  11:00etatik 14:00etara ATEA ZABALIK Kofradian, arrainen salmenta aretoa ikusteko.
  •  11:15ean hamaiketakoa Pulpo elkartean olagarro-harrapatzaile izandakoentzat.
  •  11.30ean herriko txistularien KALEJIRA eta PLAZA DANTZAK Astindu taldearekin.
  •  12:15ean Beheko Plaza eta Markinako Xemein  ABESBATZEN SAIOAK herrian zehar.
  •  13:00etan KALEJIRA Zutrik trikitilarien eskutik.
  •  14:30ean HERRI BAZKARIA, Eusebio Gurrutxaga plazan.
  •  17:00etatik 19:00etara ATEA ZABALIK Kofradian, arrainen salmenta aretoa ikusteko.
  •  Arratsaldez, OLAGARRO BROTXETAK txosnetan.
  •  18:30etan Argazki Rallyko PROIEKZIOA eta SARI BANAKETA Alondegiko Oxford aretoan.
  •  19:30etan Olarro eguneko XIII. Bandera  emango zaie batel estropadako irabazleei.
  •  Jarraian, Kofradian Orots taldearen lehen MUSIKA SAIOA.
  •  22:00etan DJ Goiko eta DJ Uranga Eusebio Gurrutxaga plazako karpan.
  •  22:30ean Kofradian ERROMERIA Orots taldearekin.
« Iraila 2019 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30