Outlet Zumaia - Merke Azoka
Datorren asteburuan Amaia plaza deskontuz jositako azoka bilakatuko da zumaiarrentzat. Bertan Zumaia Elkarteko dendek euren produktuak jarriko dituzte salgai, deskontu bereziekin. Asteburua beraz, dudarik gabe, erosketak egiteko aukera bikaina izango da herritarrentzat.
Azoka berezi hori larunbat zein igandean egingo da, goizeko 11:00etatik gaueko 19:00ak bitarte. Egunean zehar Djonen emanaldiak ere izango dira herritar guztiak animatzeko eta 12:00-14:00 bitartean, etxeko txikienek aurpegia margotzeko aukera ere izango dute, Coro Prieto estetika zentroaren eskutik.
Hauek dira parte hartuko duten establezimenduak: Coro Prieto estetika zentroa, Gofi, JS Make-up estetika, Kulun.K, Oskarbi kirolak, Pauma, Rose Quartz, Sorgiñak, Spot eta Xumai kirolak.
turismoa@zumaia.eus
Bulegoa





