Pirritx, Porrotx, eta Marimotots

Noiz
Otsailak 14, IGANDEA, bi saio: 15:00 + 17:30
Non
Zumaienako aretoan

'Amaren intxaurrak' ikuskizunaren bi saio otsailak 14 IGANDEAN, Zumaienan: 15:00 + 17:30. Sarreren salmenta, OTSAILAK 5 goizetik aurrera, internet bidez bakarrik.

SARRERAK 6€. Salmenta otsailak 5, ostirala, 10:00etatik, internet bidez, hemen

  • Pertsonako 4 gehienez

  • Internet bidez bakarrik

Oraingoan “Amaren intxaurrak” ikuskizun berriarekin etorriko dira, eta kultur ekitaldi orotan bezala osasun neurriak bereziki zainduko dira: saio bakoitzean 200 ikusle izango dira, eserita eta maskara jantzita uneoro, eta aretoa desinfektatu eta aireztatu egingo da bi saioen artean. Datorren urterako utzi beharko ditugu  muxuak, argazkiak, eta dantzak, baina oholtza gainetik bada ere, urte berezi honetan ere gure artean izango ditugu Pirritx, Porrotx eta Marimotots.