Pirritx, Porrotx eta Marimotots: Kuikui

Otsailak 28, 15:00 eta 17:30
Zumaiena antzokia

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen KUIKUI ikuskizuna otsailaren 28an

Aurtengoan euskararen gaiari eutsi nahi izan diote pailazoek eta “Kuikui txorrotxio egingo diote munduari, euskaratik eta euskaraz, munduko txorrotxioen sinfonian... Kui Kuikui!””

Sinopsia: ikuskizunean ikusiko ditugu Tider migrantea, Afrikatik Baionara iritsi nahian, gauez hegan egiten duen Ontzak lagunduta bere helburuan saiatuko dena. Eta ikusiko ditugu Ilargi baserritarra eta Margarita Oiloa, saltoka hegan egiten duena. Honek arrautza berezia errun du koloretakoa. Eta jaioko da txitakolorea, Kuikui, munduari kolorea eta adorea emango diona.

Iraupena: 70 minutu

Data: Otsailaren 28a

Lekua: Zumaiena

Ordutegia: 15:00 eta 17:30 (bi saio)

 

Sarreren salmentarako egun eta ordutegiak:

Aurrez aurre (agortu arte):

- Otsailaren 15ean Oxford aretoan 17:00 - 18:30ak bitartean

- Otsailaren 16tik aurrera Turismo bulegoan (ohiko ordutegian, baldin eta sarrerak geratzen badira)

Internet (sarrerak inprimatuta ekarri emanaldira)

- Otsailaren 15ean 20:00etatik aurrera www.entradium.com

 

 Sarreren prezioa: 6€ denentzat. Ez da deskonturik aplikatzen.

 

 Salmentarako baldintzak: pertsona bakoitzak 6 sarrera eskura ditzake gehienez