Sagastitarrak, helduen antzerkia

Noiz
Maiatzak 5, 20:00etan
Non
Aita mari zinea

SINOPSIA

Sagastitarrenean –goi-burgesiako familian- alabarekin ez da giro. Ane, giza-ekintzaile feministak, bere lehen abizena aldatzea erabaki du eta bere amarenaren alde egin du. “Patriarkatuarekin ez dugu amaituko, mundura ekarri gaituen amaren abizena hartzen ez dugun bitartean”  Anton Sagasti, familia-buruarentzat, ulertezina da eskualdean tradizio handikoa den Sagasti abizena aldatu nahi izatea. Abizenari segida emateko, Antonek amarru eta martingala guztiak erabiliko ditu Ane, alabak, abizena aldatzeko asmotan atzera egin dezan.

Txalo konpainiaren eskutik.

Sarreren prezioa: 8€ / 5€ (gazte txartelarekin)

Tiketen salmenta:
* on line: sarrerakzumaia.eus
* turismo bulegoan:
1.- asteartetik larunbatera: 10:00-14:00 eta 16:00-18:00
2.- igande arratsaldeetan eta astelehenetan itxita, salbu:
apirilaren 9an (10:00-14:00 eta 16:00-18:00) eta apirilaren 10ean (10:00-14:00)