Sanpedrotan Tomaxen abenturak:'Azken balea'
Muxi eta Tomax hondartzara joan dira. Tomax jolasten ari den bitartean Muxik egunkarian azken euskal balea geratzen dela irakurriko du. Kostata baina Muxik Tomax konbentzituko du azken bale hori lagundu beharko dutela. Aitonaren baporea hartu eta Kanadara joango dira . Han plastiko eta kutsadurarengatik arriskuan dagoen azken balea salbatzen ahaleginduko dira.
Kultur emanaldietarako jarraibideak
Emanaldi bakoitzeko gonbidapenak Turismo Bulegoan, ekitaldiaren bezperan (egunero 10:00-14:00 eta 15:00-19:00). Helduen ekitaldietarako pertsonako 2 gonbidapen gehienez; haurrei zuzendutako ekitaldientzat, berriz, pertsonako 4.
Leku mugatuak, erabiliko dituzuen gonbidapenak soilik hartu mesedez.
Kultur emanaldietan bertan hainbat arau bete beharko dituzte ikusleek:
- Leku mugatuak izango dira ekitaldietan, indarrean dagoen araudiaren arabera
- Pertsonen arteko distantziak gorde beharko dira
- Maskara jantzita edukitzea beharrezkoa izango da
- Garaiz etorri, jende pilaketak saihesteko. Banan-banan esertzeko denbora beharko da
- Sartzean adieraziko zaizue non eseri: helduen emanaldietan, banaka; haurren ekitaldietan, gehienez 4 lagun elkarrekin
- Une oro norbere tokian eserita egon beharko da emanaldia amaitu arte
turismoa@zumaia.eus
Bulegoa





