Sanpedroetan zinema:'Turuleka oiloa'

Noiz
Ekainak 28 eta 29, 17:00
Non
Aita Mari

Sanpedroekin Aita Mari zinemak ateak zabalduko ditu berriz. 'Turuleka oiloa' filmaren bi saio eskainiko dira haurrentzat, igandean eta San Pedro egunean, doan. Takilla ez da irekiko: gonbidapenak saio bakoitzaren bezperan banatuko dira Turismo bulegoan, pertsonako 4 gonbidapen gehienez. Ikusle kopurua mugatuta eta osasun neurriak beteta bada ere (distantzia, maskara...), bueltan da pantaila handiaren gozamena!