SANTELMOAK 2019

Noiz
Non
Zumaia

Aurten apirilak 26-29 izango da lehen asteburua, eta errepetizioak maiatzean, 3-5 bitartean. Ez dira faltako kontzertuak, danbor hotsak, olarru zopa usaina, erromeriak, haurrentzako jolas eta ekitaldiak, bertsoak, zaldi lasterketak, arrauna, pilota partidua, eta kaleko giroa. Hemen egitarau osoa.

APIRILAK 26, OSTIRALA

18:00 Aitzuri pilotalekuan zesta punta jaialdia: haur, gazte eta helduak

22:30 Aita Marin bertso jaialdia:   Unai Agirre, Andoni Egaña, Onintza Enbeita, Maialen Lujanbio, Jon Maia eta Julio Soto.  Gai-jartzailea: Unai Manterola

22:30 Txosna eremuan DJ Txankleta eta DJ Pi

APIRILAK 27, LARUNBATA

11:00 Udal Txistulari Bandaren kalejira

12:00 San Telmo ermita inguruan, txupinazoa jaiei hasiera emateko.

Jarraian Jaitsiera Musika Eskolako eta Armintzako trikitilariek lagunduta

Ondoren Itxas Gain elkarteak antolatuta, hamaiketakoa. Tartea alaitzeko, trikitilariak eta Bertso Eskolako ikasleak

12:30 Jainekin txaranga kalejiran

Eta trikitilariak herrian zehar

13:00 Ondartxon Musika Eskolako haurren eskutik, euskal dantzen ikuskizuna. Euria eginez gero, Zumaiena aretoan.

14:30 [*Tokia aldatuta eguraldiagatik] HERRI ESKOLAKO FRONTOIAN herri bazkaria

16:00 Oxford aretoan I. Santelmotako Xake festa (-16 urte)

17:00 Eusebio Gurrutxaga plazan Garbijolas, Eidabe

18:00 Elektropapo elektrotxaranga kalejiran

18:30 Erriberan hasita, Jainekin txaranga

21:00 Torreberrin Distirak antolatuta  Light Painting argazki txokoa

22:30 Txosna eremuan kontzertuak:Maddi, Fly Shit eta Leihotikan

APIRILAK 28, IGANDEA

11:00-14:00 Oxford aretoan santelmotako XXI. Scalextric txapelketa

11:30 Arbustain motor elkarteak antolatuta, hamaiketakoa herriko itsasgizon zaharrentzat

12:00 Haurren Danborrada Sagarbide ikastetxetik irtenda

12:30 Trikitxas bikotearen kalejira

17:00 Udaletxetik irtenda, Buruhandi eta Erraldoiak

Eta Txosna eremuan Salsa dantzak

17:00-19:00 Oxforden Scalextric saio gehiago

17:30 Odietan, Astindurekin dantza tailerra familian

18:00 Trikitxas bikotearen kalejira

18:30 Eusebio Gurrutxaga plazan hasita, Iraunkorrak txaranga 

22:30 Danborrada Berezia

22:30 Kofradian dantzaldia:  Joselu Anaiak

22:30 Txosna eremuan Dj Bull

Gauerdian Kofradian Bandera igotzea Jose Luis Arribas  arrantzale ohiaren eskutik. Txapel oroigarria oparituko dio Arbustain Motor elkarteak.

Danborrada amaitutakoan berbena Joselu Anaiak taldearekin Kofradiako plazan

APIRILAK 29, ASTELEHENA, SAN TELMO EGUNA

10:00 Alkate-soinua udaletxe aurretik parrokiara

10:15 Ohiturazko prozesioa San Telmo ermitara

10:30 Meza Nagusia, Beheko Plaza Abesbatzak abestua, itsasoaren aurrean otoitza eta parrokiara itzulera. San Telmoren erlikia gurtzea.

Ondoren, gonbidatuei hamaiketakoa eskainiko zaie Kofradian

11:30-13:30 Odietan puzgarriak

12:30 Incansables txaranga

16:30-19:30 Odietan puzgarriak

17:00 Aitzuri pilotalekuan esku pilota partidu profesionalak

17:00 Aita Marin haurrentzat Sun magoa: Bat,2, hiru… magia!

18:30 Plazatik abiatuta, Incansables txaranga

19:00 Kofradian dantzaldia: Orots

22:30 Kofradian Orots taldearen bigarren emanaldia

MAIATZAK 3, OSTIRALA

17:30 Eusebio Gurrutxaga plazan Rana eta Pote txapelketa irekia, Beheko Plaza elkarteak antolatuta

18:30 Kofradian Argazki txokoa Emakumeon* etxea elkarteak sustatuta. Jarraian, 19:00 Poteo feminista

20:00 Komentuan abesbatzen kontzertua: Mateo Escagedo Salmon eta Beheko Plaza abesbatzak

21:00 Getaria-Oikia-Zumaia Bertso erronka

22:30 Txosna eremuan Bertsio Gaua herriko musika taldeekin

MAIATZAK 4, LARUNBATA

10:00 Eusebio Gurrutxaga plazan XXI. olagarro-zopa lehiaketa

Ekitaldia alaitzeko Elustondo anai-arrebak trikitilarien saioa

11:30 Plazan haur jolasak: Kulkiren itsasoko herri kirolak

12:00 Herriko kaleetan Beheko Plaza abesbatzaren saioa

14:30 Txosna eremuan bazkaria

17:00 Torreberrin Arimacool karaokea haurrentzat

18:30  Beti Jai Fanfarrea txarangaren saioa

19:00 Ondartxon hasita Dinbi Bandaren kalejira

22:00 Kofradian BocaBeats, gazteentzat beatbox ikuskizuna

23:00-01:30 Kofradian disko festa DJonekin

22:30 Txosna eremuan kontzertuak: Anari, Izaki Gardenak eta Marlik

MAIATZAK 5, IGANDEA

8:00 Goiz soinua Zumai txarangarekin

11:30  Alaitz, Nagore eta Bidebietako Gaiteroekin  kalejira

12:00 Itzurun hondartzan zaldi lasterketa

Ordu berean Akelarre txarangaren kalejira

Eta Eusebio Gurrutxaga plazan, Erkibe elkartearen eskutik, olagarro-zopa dastatzeko aukera

17:00 Trainerillen estropadak, XXXVI. San Telmo saria eta Emakumeen

Santelmotako VII. estropada.

17:30 Plazan Gorritiren saioa

18:15 Akelarre txaranga

19:00 Kofradian erromeria: Bide Batez

19:30 Plazan hasita Rock Kalean

23:00 Bide Batez taldearen bigarren saioa

Gauerdian Bandera jaistea eta santelmoei agurra