Santelmoak 2025: ANTOLAKETA BILERA DEIALDIA

Otsailak 13, osteguna |19:00
Alondegia

Inauterien atarian gaude, baina beti konturatzerako santelmoak gainean izan ohi ditugu. Herritarren eta bertako elkarteen artean ontzen ditugu jaiak. Aurten apirilak 25-28 eta maiatzak 2-4 bitartean ospatuko ditugu.

Jaiak beti lankidetzan antolatu izan ditugu, eta aurten ere zuekin partekatu nahi dugu Udalak santelmoekiko egindako hausnarketa eta dugun proposamena; helburu horrekin lehen bilera batera dei egiten dizuegu.

Bilera hau otsailaren 13an, ostegunez, 19:00etan izango da, Alondegian.