Zine emanaldia: 'La teta asustada'

Noiz
Martxoak 17, asteazkena, 19:00
Non
Aita Mari zinema

Zine emanaldi berezia, Berlingo Zinemaldia irabazi zuen 'La teta asustada' film peruarrarekin (Claudia Llosa, 2009).

Oscar sarietarako lehian ere egon zen pelikulak, Faustaren bizipenak ditu ardatz: Peruko gatazkan bortxatu zuten, beste emakume asko bezala, eta ordutik bularra ematean gaixotasun bat kutsatzen duelakoan dago. Ama bapatean galtzean aurre egin beharko dio 'beldurraren gaixotasunari', eta bidaia berri bat hasi, askatasunerantz.