Zine forum saio berezia:'Blade Runner', final cut

Noiz
Non
Aita Mari

2019ko azaroa, Blade Runnerren garaia, hemen da. Zuzendaria: Ridley Scott, 1982. Kultuzko film hau pantaila handian ikusteko aukera aparta, Ridley Scotten behin betiko muntaia duen bertsioan.

Zine Forum saio berezia, Ostarrena Zine Klubaren eskutik. Sarrera 3€

"Emanaldi berezi bat antolatu dugu udazkeneko ziklo honen barruan. Ezohikoa bada ere, ziklo ofizialeko bi filmen artean, azaroak 14an "Blade Runner" pelikula famatua emango dugu Aita Mari zinean. Taldean oso gustuko dugun pelikula da eta ziur aski zumaiar askok ez zuten zineetan ikusiko bere garaian. Emanaldi honen aitzakia zera da: pelikula 1982koa izanda, istorioa 2019ko azaroan kokatzen dela. Honek aitzakia eman digu film hau programatu eta zinean ikusteko aukera emateko zumaiarrei. Emango dugun bertsioa Final Cut izango da, Ridley Scottek behin-betiko bertsioa kontsideratu zuena. Saio berezia denez, prezio berezia ere izango du, hiru eurokoa. Espero dugu zuen gustokoa izatea...."

Urtea: 1982. Herrialdea: Estatu Batuak. 117 min. Zuzendaria: Ridley Scott. Aktoreak: Harrison
Ford, Rutger Hauer, Sean Young, Daryl Hannah, Edward James Olmos, Joanna Cassidy, Brion James,
Joe Turkel, M. Emmet Walsh, William Sanderson, James Hong, Morgan Paull, Hy Pyke.

2019ko azaroa. XXI. mendearen hasieran, Tyrell Corporation boteretsuak Nexus 6 izeneko robota sortu zuen, ingeniaritza genetikoaren aurrerapenei esker; ia gizonaren berdina den, baina indartsuagoa eta arinagoa, eta “erreplikante” izena eman zioten. Robot horiek esklabo aritzen ziren Lurraren kanpoko kolonietan. Nexus-6ko talde
baten matxinada odoltsuaren ondoren, erreplikanteak Lurretik kanporatu zituzten. Polizia talde berezi batek, Blade Runners izenekoak, agindua zuten kondenari men egiten ez zioten guztiak hiltzeko. Hala ere, horri ez zitzaion exekuzioa esaten, “erretiroa” baizik. Gertaera larri baten ostean, Rick Deckard Blade Runner ohia berriro deitu dute, erreplikante matxino batzuk bilatzeko eta “erretiratzeko”.

“Gogoan dut ‘Blade Runner’ hipnotikoa eta iluna, haren giro itogarria, tragediaren lirikotasuna, debaldeko indarkeriarik gabekoa, erreplikante ehiztari izandako Harrison Ford gogaitua (...) Rutger Hauer agonikoak botatako diskurtso erromantikoa…”
Carlos Boyero (El Mundo)