Zinea Aita marin
“La quietud de la tormenta” filma eskainiko da eta hau aurkezteko Iñigo Gastezi aktorea izango da larunbatean.
"LA QUIETUD EN LA TORMENTA (GELDITASUNA EKAITZEAN)" Jatorrizko bertsioan eskainiko da, (euskarazko eta frantsesezko tartean gaztelerazko azpitituluekin)
Sinopsia:
Larak eta haren bikoteak Paris utzi dute Donostian bizi berri bat hasteko asmoz. Danielek berriz, ez du inoiz Donostia utzi; neskalagunarekin bizi da, amaren inmobiliarian lan egiten duen bitartean. Lara eta Daniel etxe baten salmentan elkar ezagutuko dute. Izan daiteke baina, oraingoa ez izatea haien bizitzak elkar gurutzatu diren lehenengo aldia. Iragana eta oraina medio, haien bien harteko erlazioaren nolakotasuna ezagutuko dugu. Garaiak, denborak eta egoerek nola baldintzatzen dituzten istorioak, nola alda daitekeen guztia jarraitutako bidea jarraituta, beste biderik balego akaso.
Hona hemen Iñigo Gasteziren hitzak:
Iñigo: Oso pozik nago Zumaian pelikula aurkezteko aukerarekin. Gertuko harremana daukat herriarekin han estreinatu baitgenuen Agurra antzezlana. Gertuko jendea ere daukat herrian. Maitatua eta estima handia diodana. Bestalde pelikula oso proiektu maitatua da niretzat eta han aurkezteko irrikitan nago. Zumaiarrak atsegingo dute. Ikutzen dituen gaiengatik, irudien estetikagatik eta gertatzen diren elkarrizketengatik adibidez.
turismoa@zumaia.eus
Bulegoa





