Zinema:'Bi txirula'

Noiz
Non
Aita Mari

Iñigo Garcia Agirrezabalagaren 'Bi txirula' filma, zuzendariak berak aurkeztuta. Sarrera dohainik. Zumaiarraren lehen luzemetraia Donostiako Zinemaldian aurkeztu da aurten. Aktore lanetan: Iker Hazas, Jon Elizalde, Jon Garcia, Kandido Uranga eta Amaia Goikoetxea.

Oinez doaz bi gizon. Ihesi. Natura ezberdinetan barrena, lurralde lasaiago eta epelago baten bila. Txori migratzaileak bezala. Bidaia bat da 'Bi txirula'. Bizi irauteko egin beharrekoez gain (janaria bildu, lo egin, babesa bilatu...) bizitzaz eta beste mundu baten aukeraz hausnartzeko denbora ematen duen bidaia.

BI_TXIRULA_TRAILERRA from Berde Produkzioak on Vimeo.