Zinema: 'Korosagasti', Beizamako hilketei buruzko filma

Azaroak 12, osteguna, 19:00. Sarrerak 3€ zineman bertan
Aita Mari zinema

1926ko azaroa. Beizamako Korosagasti baserrian, Bibiana ama eta Maria ahizpa bortizki erailda topatuko ditu Jazinta Odriozolak Tolosako lana utzi eta etxera bueltatzen den egunean bertan. Marroquín epaileak Korosagasti baserriko lanetan laguntzen ibiltzen diren gizonengan ipiniko du lehen susmoa, eta haiek bezalaxe, inguruetako biztanle asko sartuko ditu preso Azpeitiko espetxean, tartean Itsasondoko Lizardi baserrikoak eta baita Jazinta Odriozola bera ere.

XX. mende hasierako euskal gizarte itxi eta mesfidatienarekin egingo du, ordea, epaileak topo, eta hilabeteak iraungo duen prozesuaren ostean, inoiz argituko ez diren hilketen zerrenda luzera pasatuko dira Beizamako hilketak ere. Hain zuzen, krimenaren istorioa jaso dute filmean.