Zinema:'Lur eta Amets'

Inauterietako igandean Aita Mari zineman 'Lur eta Amets'

Lur eta Ametsen gurasoek ezkontza dute eta bikiak amona Andereren etxean utzi dituzte. Baina Andereren eta bere katu Baltaxarren botereei esker, ez da asteburu arrunta izango. Bidaia batean murgilduko dira, gure historian zehar abentura gazigozoak biziz. Beti izango dira beraiek protagonistak, Andere eta Baltaxarren laguntza ordaingabearekin. Baina, tamalez, gaiztoak, sasoi eta garai desberdinetan, ia beti izango dituzte atzetik.