ZUMAIAKO UDABERRIKO RALLYA 2025
ZUMAIAKO UDABERRIKO RALLYA 2025
2025ko maiatzaren 11n
Izen-ematea eta partaidetza:
Kamera digitala eta memoria-txartela dituen edozein zalek parte hartu ahal izango du. Izen-ematea Oxford aretoan (Erribera kalea 23) egingo da maiatzaren 11ean bertan, igandea, goizeko 09:00etatik 10:00etara. Izena ematea doakoa izango da parte-hartzaile guztientzat.
Argazkiak deskargatzea:
Txartelak 13:00etatik 14:00etara deskargatuko dira izena emandako toki berean. Nahi diren argazki guztiak atera ahal izango dira, baina txartela deskargatzeko orduan 36 argazki bakarrik egongo dira bertan, JPG formatuan. Lehen argazkia parte-hartzailearen aurpegiaren argazki bat izango da.
Gaiak eta kokapena:
Gaiak izena ematerako orduan jakinaraziko dira. Argazkiak Zumaiako udalerriaren muga barruan egin beharko dira. Memoriaren txartela hutsik egongo da rally hasieran.
Argazkien aurkezpena:
Parte-hartzaile bakoitzak 5 argazkiz osaturiko bilduma aurkeztu beharko du (+ kontrolekoa), deskargatutako 36 argazkien artean aukeratutakoak; gai bakoitzeko argazki bat.
Argazkiak aurkezteko mezu elektroniko bat bidali beharko da zumaia.udaberrikorallya@gmail.com helbidera 2025ko maiatzaren 18a baino lehen (igandea). Bertan parte-hartzailearen zenbakia eta gai bakoitzerako aukeratu den argazkiaren artxibo izena zehaztuko dira.
Erabakia eta sari banaketa:
Erabakia ospe handiko argazkilariz osatutako epaimahai batek hartuko du.
Sari banaketa publikoa izango da. Eguna, ordua eta lekua garaiz iragarriko dira. Lehiaketan aurkeztutako lanak proiektatu ondoren, irabazleek edo haien ordezkariek bertan egon beharko dute sariak jasotzeko.
Sariak:
16 urtetik gorakoentzako sariak:
Lehen bilduma: 200 € GERTU erosketa-bonuetan eta garaikurra.
Bigarren bilduma: 150 € GERTU erosketa-bonuetan
Hirugarren bilduma: 120 € GERTU erosketa-bonuetan
16 urte bitarteko parte-hartzaileentzako sariak:
Lehen bilduma: 80 € GERTU erosketa-bonuetan eta garaikurra.
Bigarren bilduma: 60 € GERTU erosketa-bonuetan
Hirugarren bilduma: 50 € GERTU erosketa-bonuetan
Herriko sailkatu onenari saria: 100 € GERTU erosketa-bonuetan
*Tokiko saria: Zumaian jaiotako edonor, bertako bizilaguna edo Distirako partaidea.
Oharrak:
- Lehiaketan parte hartzeak oinarriak erabat onartzea dakar.
- Saritutako argazkiak antolatzaileen esku geratuko dira, eta erabiltzeko eta erreproduzitzeko eskubidea izango dute, betiere egilearen izena aipatuta.
- Oinarri hauetan jasotzen ez den edozein gai antolatzaileek ebatziko dute.
- Parte-hartzaileek ezin izango dute sari bat baino gehiago eskuratu (herritarren botoen saria alde batera utzita).
-Ez da onartuko ebakinak, ukituak edo kameraren sormenezko aplikazioak, ezta kanpokoak ere. Koloretako eta txuribeltzeko argazkiak onartuko dira.
Informazioa: Alondegia kulturetxean: 943 861056, kultura@zumaia.eus eta Distira elkartean, distiraelkartea@gmail.com