Zumaiako XXXV. ARGAZKI LEHIAKETA

Noiz
Ekaina bitartean
Non
DISTIRAren webgunean

ARGIZAIOLA LEHIAKETARAKO SAILKAPENERAKO BALIAGARRIA, 002/2023

Euskal Herriko lehen hiru sailkatuak Argizaiola txapelketaren finalerako sailkatuko dira. Ikusi oinarriak hemen: https://www.federacionfotovasca.org/eu/argizaiola/bases-argizaiola/

OINARRIAK:

  1. Edozein argazkizalek har dezake parte.
  2. MODALITATEA: artxibo digitalak.
  3. Parte-hartzaileko 4 lan gehienez. Ezin izango da aurkeztu 2023/01/01 baino lehen lehiaketaren batean saritutako argazkirik.

Parte-hartzaileak irudiak alda ditzake digitalki, baldin eta argazki-edukia nagusitzen bada, eta irudiaren eduki guztiak egilearen jatorrizkoa izan beharko du.

  1. SEKZIOAK: Gaia: LIBREA
  2. NOLA PARTE HARTU: Internet bidez. Izen-ematea, irudien bidalketa, eta parte hartzeko ordainketa, https://www.distiraargazkielkartea.com/lang/eu/lehiaketak/lehiaketazumaia webgunearen bidez egingo dira, hango programa informatikoaren argibideei  

Ez da onartuko egilea edo izen artistikoa identifikatzen duen sinadurarik edo ur-markarik duen obrarik. Ezta irudia nolabait markoztatzen duten markoak edo bazterkiak dauzkatenak ere.

Formatua: JPG. 1920 pixel alderik luzeenean, 72 ppp-ko bereizmena.

Kolore eremua sRGB izatea gomendatzen dugu. Artxiboek ezingo dute 1 Mb baino handiago izan.

Horrez gain, artxibo bera eskatzen da bereizmen handian, erakusketarako hautatutako lanak inprimatu ahal izateko: JPG, 4000 pixel alderik luzeenean, 254 ppp, sRGB kolore eremua edo bestela, Adobe 1998.

  1. PARTE HARTZEKO ORDAINKETA: 10 € egileko, aurkeztutako argazki kopurua edozein dela ere. Ordainketa PayPal bidez egin beharko da, https://www.distiraargazkielkartea.com/lang/eu/lehiaketak/lehiaketazumaia  webguneko inprimakitik, hango programa informatikoaren urratsei jarraituz.
  2. IZEN-EMATE EPEA: 2023ko ekainaren 4a.
  3. Epaimahaia argazki munduko hiru pertsona adituk osatuko dute, eta haien erabakia aldaezina izango da. Erabakia 2023ko ekainaren 25ean emango da jakitera.
  4. SARIAK:
  • saria: 500 € eta XXXV. lehiaketako argazki-katalogoa
  • saria: 300 €
  • saria: 200 €
  • Bertako saria, lehen zumaiarrarentzat: 250 €

Parte-hartzaileek ezingo dute sari bat baino gehiago eskuratu.

Dirutan jasotako sariei legeak ezarritako atxikipenak egingo zaizkie

  1. Saritutako lanak Zumaiako Udalaren esku geratuko dira, eta honek argitalpen eta erreprodukzio eskubidea izango du, betiere egilearen izena aipatuta.
  2. ERAKUSKETA: Ahalik eta hedapen handiena emateko, erakusketa bat antolatuko da Alondegia kultur etxean, epaimahaiak hautatutako 36 argazki onenekin, uztailaren 20tik abuztuaren 6ra, lanak 40x50 cm-ko markotan ipinita, egilearen izenarekin batera.
  3. KATALOGOA: Erakusketarako hautatutako lanekin, katalogo bat egingo da eta https://www.distiraargazkielkartea.com/lang/eu/lehiaketak/lehiaketazumaia webgunetik jaitsi ahal izango da. Katalogoko argazkietan irudi bakoitzaren egilearen izena agertuko da.

OHARRAK:

(1) Monokromoa: zuri-beltzean eginiko lan bat, gris argienetik (zuritik) gris oso ilunera (beltzera) doana, grisaren ñabardurak dituen lan monokromoa da. Zuri-beltzean eginiko lan bat, oso-osorik kolore bakar batean biratuta izan bada, zuri-beltzeko kategorian onartu daitekeen lan monokromoa izango da. Aitzitik, zuri-beltzean eginiko lanen bat zatikako biraketaz edo bestela erantsitako koloreren batez landuz gero,  koloreko lana bilakatuko da (polikromoa), hots, ezingo da monokromo kategorian sailkatu.

(2) Parte-hartzaile bakoitzari posta elektronikoz jakinaraziko zaio lehiaketaren emaitza.

(3) Parte-hartzaileek aurkeztutako lanen gaineko eskubideak aitortzen dizkiete lehiaketako antolatzaileei, sarituak zein finalista izan diren lanak argitaratzeko eta zabaltzeko; baita ere horiek erabiltzeko lehiaketaren sustapenean, antolatuko den erakusketan ikusgai jartzeko eta hurrengo ediziotako lehiaketan erakusteko. Bestalde, eta lehiaketaren emaitzak komunikabideetan ikusarazteko, irabazleek eta finalistek onartzen dute egindako lanak doan erreproduzitzea, betiere egilearen izenarekin batera. Azkenik, baimena ematen dute ere beren izena argitaratzeko, irabazle edo finalista gisa, eta beren irudia zabaltzeko ere bai.

 

 (4) Lehiaketan parte hartzen duten lanen egileak bere burua aitortzen du obra horien egiletzat, eta horien gaineko eskubide osoa du obra horiek katalogoetan, webgunean eta abarretan ikusgai eta argitaratuak izan daitezen baimentzeko. Eskubide hori lehiaketaren antolatzaileei eta erakunde babesleei ematen die, eta irudi-eskubideengatiko erreklamazioen aurrean edozein erantzukizunetik salbuesten ditu hirugarrenak.

 

(5) Adierazitako baldintzak betetzen ez dituen obra oro automatikoki deskalifikatuko da.

 

(6) Jasotako artxiboak, sarituak eta finalistak ez direnak, lehiaketa amaitu ondoren suntsituko dira.

 

(7) Antolakundeak ebatziko du sortzen den edozein gorabehera, oinarrietan islatu ez bada.

 

(8) Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauetan ezarritako guztia onartzea dakar.