ZUMAIAKO XXXVII. ARGAZKI LEHIAKETA 2025_Joxe Juan Azkueren oroimenez
ZUMAIAKO XXXVII. ARGAZKI LEHIAKETA
Joxe Juan Azkueren oroimenez
ARGIZAIOLA LEHIAKETARAKO SAILKAPENERAKO BALIAGARRIA: AGZ46-05.
Euskal Herriko lehen hiru sailkatuak Argizaiola txapelketaren finalerako sailkatuko dira.
https://argizaiola.federacionfotovasca.org/bases-argizaiola
OINARRIAK
- Edozein argazkizalek har dezake parte.
- MODALITATEA: artxibo digitalak.
- Parte-hartzaileko 4 lan gehienez. Ezin izango da aurkeztu 2025/01/01 baino lehen lehiaketaren batean saritutako argazkirik.
Parte-hartzaileak irudiak alda ditzake digitalki, baldin eta argazki-edukia nagusitzen bada, eta irudiaren eduki guztiak egilearen jatorrizkoa izan beharko du.
- SEKZIOAK: Monokromoa. Gaia: LIBREA
- NOLA PARTE HARTU: Internet bidez. Izen-ematea, irudien bidalketa, eta parte hartzeko ordainketa, www.distira.fotogenius.es edo https://www.distiraargazkielkartea.com/lang/eu/lehiaketak/lehiaketazumaia webgunearen bidez egingo dira, hango programa informatikoaren argibideei jarraituz.
Formatua: JPG argazkiak gehienez 4000 pixeleko luzera eta 254 ppp-ko gutxieneko bereizmenarekin. Kolore-espazioa sRGB izatea gomendatzen dugu. Fitxategiek ezin dute 3 Mb baino gehiago izan.
Ez da onartuko egilea edo izen artistikoa identifikatzen duen sinadurarik edo ur-markarik duen obrarik. Ezta irudia nolabait markoztatzen duten markoak edo bazterkiak dauzkatenak ere.
Ezin da adimen artifiziala (AA) erabili irudiak sortzeko edo aldatzeko.
- PARTE HARTZEKO ORDAINKETA:
10 € egileko, aurkeztutako argazki kopurua edozein dela ere. Ordainketa PayPal bidez egin beharko da, www.distira.fotogenius.es edo https://www.distiraargazkielkartea.com/lang/eu/lehiaketak/lehiaketazumaia webguneko inprimakitik, hango programa informatikoaren pausoei jarraituz.
- IZEN-EMATE EPEA: 2025ko ekainaren 15a.
- Epaimahaia argazki munduko hiru pertsona adituk osatuko dute, eta haien erabakia aldaezina izango da. Erabakia 2025ko uztailaren 1ean emango da jakitera.
- SARIAK:
- saria: 500 € eta XXXVII lehiaketako argazki-katalogoa
- saria: 300 €
- saria: 200 €
Bertako saria*: 250 €
*Bertako saria: Zumaian jaio, Zumaian bizi edo Distira taldekoa den oro.
Parte-hartzaileek ezingo dute sari bat baino gehiago eskuratu. Dirutan jasotako sariei legeak ezarritako atxikipenak egingo zaizkie
- Saritutako lanak Zumaiako Udalaren esku geratuko dira, eta honek argitalpen eta erreprodukzio eskubidea izango du, betiere egilearen izena aipatuta.
- ERAKUSKETA: ahalik eta hedapen handiena emateko, erakusketa bat antolatuko da Alondegia kultur etxean, epaimahaiak hautatutako 36 argazki onenekin, irailaren 11tik 28ra, lanak 40x50 cm-ko markotan ipinita, egilearen izenarekin batera.
- KATALOGOA: erakusketarako hautatutako lanekin, katalogo bat egingo da eta : https://www.distiraargazkielkartea.com/lang/eu/lehiaketak/lehiaketazumaia webgunetik jaitsi ahal izango da. Katalogoko argazkietan irudi bakoitzaren egilearen izena agertuko da.
OHARRAK:
(1) Monokromoa: zuri-beltzean eginiko lan bat, gris argienetik (zuritik) gris oso ilunera (beltzera) doana, grisaren ñabardurak dituen lan monokromoa da. Zuri-beltzean eginiko lan bat, oso-osorik kolore bakar batean biratuta izan bada, zuri-beltzeko kategorian onartu daitekeen lan monokromoa izango da. Aitzitik, zuri-beltzean eginiko lanen bat zatikako biraketaz edo bestela erantsitako koloreren batez landuz gero, koloreko lana bilakatuko da (polikromoa), hots, ezingo da monokromo kategorian sailkatu.
(2) Partehartzaile bakoitzari posta elektronikoz jakinaraziko zaio lehiaketaren emaitza
(3)Parte-hartzaileek aurkeztutako lanen gaineko eskubideak aitortzen dizkiete lehiaketako antolatzaileei, sarituak zein finalista izan diren lanak argitaratzeko eta zabaltzeko; baita ere horiek erabiltzeko lehiaketaren sustapenean, antolatuko den erakusketan ikusgai jartzeko eta hurrengo ediziotako lehiaketan erakusteko. Bestalde, eta lehiaketaren emaitzak komunikabideetan ikusarazteko, irabazleek eta finalistek onartzen dute egindako lanak doan erreproduzitzea, betiere egilearen izenarekin batera. Azkenik, onartzen dute ere bere izena argitaratzea, irabazle edo finalista gisa, eta baita ere bere irudia zabaltzea.
(4) Lehiaketan parte hartzen duten lanen egileak bere burua aitortzen du obra horien egiletzat, eta horien gaineko eskubide osoa du obra horiek katalogoetan, webgunean eta abarretan ikusgai eta argitaratuak izan daitezen baimentzeko. Eskubide hori lehiaketaren antolatzaileei eta erakunde babesleei ematen die, eta irudi-eskubideengatiko erreklama- zioengatiko edozein erantzukizunetik salbuesten ditu hirugarrenak.
(5) Adierazitako baldintzak betetzen ez dituen obra oro automatikoki deskalifikatuko da.
(6) Jasotako artxiboak, sarituak eta finalistak ez direnak, lehiaketa amaitu ondoren suntsitu egingo dira.
(7) Antolakundeak ebatziko du sortzen den edozein gorabehera, oinarrietan islatu ez bada.
(8) Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauetan ezarritako guztia onartzea dakar.