‘Euskararen enigma’ bisita gidatua

2021/06/29

Euskararen eta euskal kulturaren inguruan inoiz kontatu ez dena. Hori bakarrik, eta guztia hori, jakin eta ezagutu ahal duzu Zumaiako Euskararen enigma bisita gidatuan.

Ezaugarriak:

  • Egun erdiko plana
  • Ondare historikoa eta kulturala ezagutzeko aukera
  • Herri barrutik pasiera
  • Txoko bereziak
  • Pintxo-potean amaitzeko aukera

 

Deskribapena:
Euskara munduko hizkuntza zaharrenetakoa den arren, ezer gutxi dakigu gure hizkuntzaz. Zumaiako Alde Zaharretik zehar egingo dugun bisita gidatu honetan, euskal kulturaren, hizkuntzaren, mitologiaren, kirolaren eta tradizioen alderdirik ezezagunenak ezagutzeko aukera izango duzu.

 

Hona hemen bisitaren inguruko hamar pilula:

1.- Euskara: jatorria eta kultura.

Ezer gutxi dakigu euskararen jatorriaz, baina apur hori ezagutzeko aukera duzu Euskararen enigma bisita gidatuan. Euskararen herria, gara, euskaraz bizi gara, eta hori azalduko dizugu ordu eta erdiko  bisitaldian. Bidaia hasteko prest?

2.- Turismo bulegoa, abiapuntua.

Ongietorria Turismo Bulego aurrean egingo zaizu, bisitan parte hartu behar duten gainontzeko partaideekin. Aurkezpenak eginda, bisitan zehar landuko diren gaiak biltzen dituen liburuxka jasoko duzu. Orain bai, goazen!

3.- Zumaiako kaleetan barrena.

Ibai ondoko bidegorritik hasita, arraunlariak eta piraguistak agurtuz, Zumaiako Alde Zaharrera egingo duzu salto. Kalez kale, sona eta xarma handiko txokoak ikusiko dituzu gidak bere azalpenak ematen dituen bitartean.

4.- Pilota, tradizioaren estandartea.

Harri-jasotzaileak, arraunlariak, aizkolariak... euskaldunok betiko ohiturak mantentzen jarraitu dugu, baina, hala ere, pilota da, dudarik gabe, kirol denen artean nagusi.

5.- Musika, euskaldunen egunerokotasunean.

Kultura guztiek dituzte beren instrumentu musikal propioak, baina euskaldunok baditugu musika instrumentuak izan arren, komunikatzeko erabiltzen zirenak. Asmatuko al zenuke horietako baten izena?

6.- Etimologia.

Euskarak antzinan izan zuen hedadura ikaragarria izan zen, eta espero ez duzun lekuetara iritsi zen. Ba al zenekien Ternuan euskal hizkuntzaren arrastoak aurki daitezkeela? Edota euskarak gaztelaniari utzi dizkion hitzak ia 100 direla?

7.- Sinbologia ugari.

Ikurriña, lauburua, ardi Latxa, eguzki lorea... ugariak dira euskal sinbologiaren arrastoak. Horiek guztiak ezagunak dira, baina badira beste hainbat ezezagun kaleetatik zehar ikus daitezkeenak.

8.- Kofradia da altxorra.

Ba al zenekien garai batean benta-lekuetan arraina enkantean saltzeko erabiltzen ziren makinetatik, Euskal Herrian geratzen den bakarra Zumaiako Kofradian dagoela?

9.- Jolas bidez, errazago.

Euskaldunok ez gara asko, baina euskarak balio berezia du guretzat, gure nortasunaren, kulturaren eta historiaren adierazgarri delako. Baina ba al dakizu euskara zenbat hitz egiten den gainontzeko hizkuntzekin alderatuz gero? Jolas bidez jakingo duzu erantzuna!

10.- On egin!

Euskaldunek sustraietaraino sartuta duten ohitura da pintxo-poteoa, eta bisita gidatu honek ezin zuen beste modu batetan amaitu. Beraz, on egin!